Nortzuk gara?


Auzokide Bizilagun Elkartea etekinik ateratzeko asmorik ez duen eta auzoko parte izatera pasatzeko ideiarekin sortu den elkartea da. Elkarte honen helburua bizilagunak elkartzeko, egoezinak azaltzeko, eta auzoan ematen diren jarduera eta ekitaldi ezberdinetaz gozatzeko toki amankomun bat sortzea izan da.

Elkartea Mendekosteko jaiak berreskuratzeko grinarekin sortu zen. Jaiak berreskuratu nahi izanak, bizilagunak elkartzera eta ideia ezberdinak proposatzera bultzatu zuen, gaur egun natura ezberdina duten jarduerak antolatzen diren toki bat sortuz, guztiarekin auzoari bizia emanez.

Elkartearen proposamenen artean familiko txikientzat zuzenduak dauden jarduerak aurki ditzakezue; hauetan gure gazteak, elkar ezagutzeko aukera izango dute, elkarrekin denbora pasa eta batez ere esperientziak elkarbanatu ahal izango dituzte, beti ere gozatuz. Bestalde, helduentzat antolatutako jarduerak dituzue, gorago aipatutako helburuez gain, helduek dituzten interesak elkarbanatzeko modu ezin hobea direlako.

Bada beste arlo bat ere; tailerrei, aldi-bateko jarduerei eta festa giroa duten ekintzei dagokiena. Ekintza eta jarduera hauek guztiak bizilagunen ekarpenei eta eskuzabaltasunari esker ematen dira, dituzten ezaguerak eta denbora librea guztiekin elkarbanatuz.

Elkartea espazio bizi bat da, bizilagunen artean bitartekari lana betetzen duena; bertan auzoari kezkatzen dioten eztabaiden inguruan iritzi eman ahal izango duzu, ideia berriak ekarri eta baita auzoan sortzen diren arazoei interbidea aurkitu ere.
Honegatik guztiagatik Auzokide Elkarteko kide izatera animatzen zaituztegu; guztion artean gure elkarteari eman nahi diogun norabidea erabaki dezagun.